STREPSIRRHINI

Basatiak, bibiparoa, barne ernalketa, txisteak

Strepsirrhiniak primateen subordenetako bat da. Honen ezaugarri nagusia bere sudur hezea da. Madagaskarren aurkitzen da eta Hego Ekialdeko Asian. Haplorrhinoak baino zaharragoak dira.

Ugaztun honen sudurra ahoarekin lotzen da. Ia denak animalia gautarrak dira. Ugalketa arealdian daudenean gertatzen da Umetokiak “Y” itxura du eta ugatz guruin asko.

Haplorhiniekin batera prosimioen talde bat osatzen dute parafiletikoak, hain zuzen ere.

Informazioa wikipedia.org-etik aterata

TXISTEAK

txisteak

DORDOKA
Dordoka bat zuhaitz batera igotzen da hegan egin nahian.
Bat-batean punn erori eta hanka bat hausten du horrela hiru hanka hautsi arte. Orduan txori batzuk beraien artean hitz egiten hasten dira eta batek besteari esaten dio:”Adoptatua dela esango al diogu?”
TXIMUEZ
Etxera iristen da ume bat zoologikoko bisita egin eta gero eta galdetzen dio bere amari: “zertan ari ziren tximu horiek bata bestearen gainean?”
Amak lotsatu gabe “maitatzen ume bat edukitzeko.”
Umeak ulertu keinua egin, baina geroago galdetzen dio “eta noiz jaioko da tximu kumea?
7 hilabete barru gutxi gorabehera - erantzuten dio amak
Umeak: “Orduan, zergatik zuen hainbeste presa aitak?”
ADARRAK ZITUEN ZAKURRAK
Gizon bat igotzen da hegazkin batera eta beste batek esaten dio: “Barkatu jauna, zera hegazkinera ezin dira ahuntzak igo.
Gizonak bere zakurra dela erantzun eta besteak: “baina adarrak ditu”
Orduan bai gizona haserraturik: “Eta zuri ze inporta bere bizitza pribatua!”
chistesvip.com-etik aterata

TXISTEAK

txisteak

PERIKITOA

Bazen behin amona zahar bat periko bat zuena, honek txoriari honak esan zion: ” Esnea banatzen duen gizona esaten diozu “bai”, egunkaria banatzen duen gizona etortzen bada esaten diozu “bai”

Emakume joan eta minuto gutxira esnea banatzen duen gizona etxera joan eta galdu zion: “esnerik nahi?” aniamlitxoak noski, honekin erantzun zion:”bai”eta gizonak esnea eman zion. Geroago egunkaria banatzen duen gizona joan eta galdetu zion:”egunkaririk nahi?” txoriak “bai” erantzun zuen. Denbora pixkat pasatu eta gero mozkor bat pasatu eta hauxe esan zion: “jipoirik nahi?” perikoak “bai” esan eta orduan sekulako kolpeak jo zizkion mozkorrak txoriari.

Hurrengo egunean amonak ikusia zuen txoriaren egoera eta mintzatu zion: “etortzen diren guztiei ez esan”. Esnea banatzen zuen gizona etorri eta lehengo eguneko galdera egin zionean perikoak “ez” esan zion. Egunkariko gizonari berdina esan zion txoriak “ez”. Orduan, berriz ere mozkorra etorri eta galdetu zion “mina al duzu?” hegaztiak “ez” esan eta mozkorra berriro hasi zen kolpeka.

Pink, punk, platupun…

GAMELUA

Egun batean, atzerritar dirudun bat herrialde batera joan eta han gamelu bat alokatu zuen. Ez zekienez nola gidatu saltzailearengana joan zen ea nola gidatzen zen galdetzera, hori esandakoan saltzaileak komentatu zion gelditzeko “of” esan behar zala eta ibiltzeko “uf”. Horrela izanik bidaiarekin hasi zen… geroago amildegi bat ikusi zuen, orduan, gameluari “of” esan eta animalia gelditu egin zen. Atzerritarra salbatuta zegoelakoan kopeta leortuz “ufffffffffffffff” esan zuen, hori esandakoan gamelua ibiltzen hasi zen eta amildegitik erori ziren: “aaaaaaaaaaaaaaa”.

TXISTEA

txisteak

Gaurkoan txiste bat jarri dut ea gustazen zaizuen!
Jainkoa mundua egiten zegoen eta animalia bakoitzari izena jartzen:
- Zu oiloa deituko zara.
- Zu, berriz, zaldia.
- Zu astoa.
Eta horrela jarraitu zuen animalia guztiei izena jartzen orduan astoak hauxe esan zion:
- Nola neukan nik izena.
Jainkoak hauxe esan zion:
- Astoa.
- Hiru minutu geroago astoak galdera hau egin zion jainkoari:
- Nola neukan izena?
- Honek berriro lehengo berdina esan zion.
- Astoa.
Eta horrela bost aldiz gehiago. Seigarrengoan jainkoa aspertu egin zen eta hauxe mintzatu zion haserreturik:
- Astoa kaikua!
Astoak inuxente xamar honakoa erantzun zion:
- Nik iada izena ikasita neukan eta orain abizena jartzen didazu!