- ekaina
- 28
- 2007
GETXO IKASBLOGAK
irteera inportanteak
Kaixo, gaur Getxora joan naiz Mikelekin, Jokinekin eta Maiterekin. Han aurkezpen bat egin dut beste bi ikasleren ondoan. Blogei buruz gauza inportante asko esan dituzte. Batzuk, ez ditut oso ondo ulertu, hala ere, haria nahiko ondo jarraitu dut, niri hitz egitea tokatu zaidanean pixka bat urduri jarri naiz, baina hitz egiten nindoan heinean urduritasuna pixkanaka-pixkanaka kentzen zitzaidan. Hona hemen nik esandakoa:
Lehenik egin dugun ibilbidearekin hasi naiz.
Lehen Hezkuntzan blog partekatu bat eta multimedia tailerra egiten genituen. D.B.H.1 ean, berriz, informatikako klase bat astean eta honen helburu nagusia Informazioaren kudeaketa eraginkorra lortzea zen, eta hori lortzeko baliabide bezela, Blogsome erabiltzen dugu bloga sortzeko. Sarean informazioa bilatzen ez egoteko, informazio agregatzaile batzuk erabili ditugu.
Hasieran Bloglines erabiltzen genuen, baina Blogsomeko blogekin arazoak edukitzen hasi zenez Google Readerrera pasatu ginen. Bestalde, gogokoak partekatzeko del.icio.us erabiltzen dugu.
Bestelakoak ere erabiltzen ditugu: Menéame, Zabaldu, Digg, Technorati, Google blog search eta egunkari digitalak (Berria eta 20 minutos) esate baterako.
Irakasleak kurtso hasieran konbentzitu gintuen Mozilla Firefox erabiltzeko, haren barruan gehigarri baliagarri asko daudelako: Xuxen, web developer, del.icio.us, euskalbar…
Multimedian Flickr, Youtube eta Odeo.
Gero kurtsoan egin dugunaz hitz egin dut
Lanarekin hasteko bakoitzak, gai bat aukeratu beharra zuen eta bloga sortu. Honen helburua, ez zen goi mailako blog bat egitea testuei dagokionez
Mikelek, irakasleak, esaten zigun informazioaren kudeaketa aurrera joan ahala testuen kalitatea ere aldatzen joango zela eta ia batere ez ohartu gabe hasi ginen puntako informazioa maneiatzen eta idatzietako informazioa aberatsagoa egiten.
Geroago erreferentziak ere sartu genituen eta gai batzuetan iritzia ere eman.
Informatikako kontzeptu batzuk ikasi ditugu (CSS eta XHTML).
Horri eta IKTeroak blogari esker diseinuak aldatu genituen, honela, orain ditugun blogak izatera iritsiz.
Eta bukaeran balorazioarekin bukatu dut
Asko ikasi dugu, gainera, informazioa guk maneiatzen dugu eta ez informazioak gu. Sekula baino gehiago egin dugu lana eta Interneten euskaraz oso informaio gutxi dago eta Euskal Herrian bizi garenok ez badugu sortzen inork ez du sortuko, horregatik, itzulpenak egitea astuna egin zaigu. Arrotzena egin zaiguna kode informatikoa izan da. Bestalde, irakaslearekin eduki dugun giroa oso ona izan da. Bakarkako lana izan arren, asko lagundu diogu elkarri.
Hau dena eta gero etenalditxo bat egin dugu pastak eta kafea edateko, geroago beste hitzaldi batzuk entzun eta azkenean bazkaltzera joan gara.
Bukaeran mahai inguru bat egin eta batzuek galdera batzuk erantzun dituzte, amaitzeko Aníbal de la Torrerekin argazki pare bat egin eta berriro etxera.
Hona hemen hor ikusi ditugun blogen estekak.
· Bitácora de Aníbal de la Torre
· Patxo eta Asier Berriketan
· Isidro Vidal Taller de blogs eta Hitzez
· Adela Fernández, Marimar Pérez, Irene González, Getxoko Berritzeguneak, Bilbo eta Zaratamo Bloggeando
· Pilar Etxabarria Zientziaberri
· Jokin Lacalle IKTeroak
· Berta Martínez maistrikt
· Zibereskola
· Mikel Agirregabiria Mikel agirregabiria
Hona hemen hitzaldiko bideoa:
