EULIA

Basatiak, animali orojaleak, txikiak, obiparoa, intsektuak, hegan egin dezaketenak, birika arnasketa, gaixotasunekin zer ikusia dutenak

Eulia intsektu batzuei ematen zaien izena da 120.000 bat espezie dira. Eulien gorputzak burua, toraxa eta abdomena dauka, baita ere, 2 hego, begiak (hauek argira sentiberak diren ehunka fazetaz osatuak) eta ahoko zatiak zurrupatzeko, zulatzeko eta miazkatzeko prestatuak dauzkate.

Ezin dute koska egin baina batzuek ziztatu eta odola zurrupatu dezakete. Bere bizitzan metamorfosis bat jaten du, arrautzetik larbara, larbatik ninfara eta azkenik ninfatik heldu izatera. Espezie batzuek ziklo hau beste batzuek baino lehenago betetzen dute.

Euliak ia lurreko edozein lekuetan bizi dira, gizakiak eta mikroorganismo batzuek eta gero eltxoekin batera lurreko suntsitzaile nagusietako bat da.

Gaixotasun askon eramaileak dira, aberetan zizareak sortarazten ditu eta gizakien baratzetan kalte asko sortzen dituzte.

Oso kaltegarriak izan arren, gauza batzuentzako oso beharrezkoak dira, polinizaziorako, animalia batzuen janarako eta animalien deskonposaketarako esate baterako.

Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en

TUKANA

Basatiak, animali bitxiak, animali haragijaleak, animali belarjaleak, txikiak, obiparoa, intsektuak, hegaztiak, hegan egin dezaketenak, barne ernalketa, birika arnasketa

Tukanak hegazti tropikalak dira, Hego Amerikakoak hain zuzen ere. Bere moko luzea eta koloretsuarengatik dira ezagunak. Nahiz eta, jendeak aurkakoa pentsatu bere mokoa ez da batere astuna, oso arina baizik. Familia honek sei genero eta 40 espezie hartzen ditu bere barnean. Animalia hauek 18 eta 63 cm artean neurtzen duten handienak, Toko tukana hartzen du izena. Fruituak, intsektuak eta beste harrapakin batzuen arrautzak jaten ditu. 2 arrautzetatik 4 arrautzetara jartzen dituzte beraien kabian. Beraien moko sendoa erabiltzen dute matxarda gisa. Ez dira hegazti migratzaileak bikoteka edo talde txikitan bizi dira, talde hauek tupi izena jasotzen dute.
Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en.