OREINA

Basatiak, animali belarjaleak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Oreina ugaztun hausnarkari bat da, cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenekoa. Adarrak ditu eta Artiodaktaleetatik handienetakoa da, gainera, 100-200 kiloko pisua edukitzera irits daiteke.

Munduko ia edozein lekuetan bizi daiteke Australian eta Antartikan izan ezik.

AMERIKAN

Ipar Amerikan, talderik handienak Kanadan, Mendi Harritsuetan, Kostaldeko mendietan, Alberta eta Britaniar Kolunbia artean.

Han ere, beste bost espezie daude: Karibua, altzea, orein kanadarra, Virginiako oreina eta orein mandoa.

Hego Amerikan, berriz, Patagonia hegoaldean topa dezakegu huelmu-a, bertako espezia.

ASIAN

Asian, batik bat, Ipar Korean, Mantxurian eta Ussurin bizi dira.

AFRIKAN

Ipar Afrikan, Marokon, Algeriako Atlas mendietan eta Tunisian.

EUROPAN ETA EUSKAL HERRIAN

Europan, orein gorria da ohikoena.

Euskal Herrian, gehienak Gorbeia aldeanbizi dira, Araba eta Bizkaia artean, eta Nafarroako mendietan bizi dira, batez ere, Iratiko ohianaren inguruan.

Wikipedia.org-etik ateratako informazioa.

BEHIA ETA ZEZENA

animali belarjaleak, antzinakoak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa, zirkulazio bikoitza, mendian bizi direnak

Behia Bos taurus espezieko emea da, zezena, aldiz, arra. Uste da abere hauk antzinako uroa dela baina eboluzionatuta. Animali hauek domestikatu dira gehien bat beraien okelarengatik eta esnearengatik. Halere leku batzuetan oraindik kargak tiratzeko erabiltzen dituzte. Hausnarkariak dira. 1250 miloi behi mota daude, eta hauetatik 250 miloi zebuak dira. Gainera leku batzuetan sakratuak dira Indian, esaterako.
Animalia hauei buruzko informazio gehiago nahi baduzue sartu eu.wikipedia.org-en, eu.wikipedia.org-en edo eta es.wikipedia.org-en
Argazkietako batean ikusi daitekenez zezen plazak ere badaude eta hemen animalia hauek hiltzen dituzte jendea dibertitzeko bakarrik, horregatik, esan nahi dizuet gauza hoien aurka egiteko azken batean animaliak hiltzen eta bioaniztasuna gutxitzen besterik ez gaude. Ginera, hor daudenak uneoro bizia harrieskatzen ari dira tontakeria batengatik, beraz, egin dibertsio mota hauen aurka.

MARRAZOA

Basatiak, animali haragijaleak, antzinakoak, handiak, txikiak, arrainak, obiparoa, ertainak, uretan bizi direnak, poikilotermoa, homeotermoa, zakatz arnasketa

Marrazoa arrain bat da, kartilagozko hezurdura dute. Harrapari ona da eta beraz, beste arrainak eraso eta jaten ditu. Buruaren alde banan zakatzak ditu, normalean bost. Hortz handi eta zorrotzak dituzte hauek ilaratan daude antolatuta, hiruki forma ere dute, gainera, baten bat jaterakoan hausten bazaie aste betera, beste hortz berri bat ateratzen zaie.
Arrain ornodun gehienek ikusmen ona dute marrazoek, aldiz, ez. Hori dela eta, usaimenaz baliatzen dira harrapakina ehizatzeko. Alde batetik, ur kopuru handi baten erdian dagoen odol tanta bakar bat ere usain dezakete arrain hauek. Bestetik, harrapakinak mugitzerakoan sortzen dituzten seinale elektriko batzuk ere antzeman ditzakete gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, guretzeko bakarrik kaltegarriak dira marrazo zuria eta tigre marrazoa. Hla eta guztiz ere horiek ez dira munduan bizi diren marrazo mota bakarrak, mota asko baitaude. Itsaso sakonan bizi diren marrazo txikietatik marrazorik handienera alde handia dago handienak 18 m neurtzen baititu, marrazo balea. Beste mota batzuek ere badaude hoien artean adibidez: marrazo zezena, mako marrazoa… Hauetako batzuk homeotermoak dira.
Informazio gehiagorako sartu eu.wikipedia.org-en edo eta es.wikipedia.org-en.

GEPARDOA

Basatiak, animali haragijaleak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa

Gepardoa felidoen familiako ugaztuna da, animalia hau munduko animaliarik azkarrena da. Afrikan du jatorri, baina ehizaren eraginez geroz eta gutxiago daude munduan.
Izena latineko gattus pardus hitzetik datorkio katua eta leopardoa. Gepardoa, puma,karakala,leopardoa eta katu urreztatuak lehen familia berekoak ziren, baina gepardoa duela 4 edo 5 urte independizatu zen.
Lehen munduko leku askotan zeuden: Txinan, Indian, Europan gepardo erraldoi baten hezurrak aurkitu dira eta Amerikako iparraldean oinatzak, hain zuzen ere. Halere, gaur egun afrikan besterik ez daude.
Egunez ehizatzen dute. Mendixka edo zuhaitz adar batean igota beraien harrapakina ikusten dute jaisteko momentua erabakitzen duten arte. Gero pixkanaka hurbiltzen dira bat-batean korrika bizian hasten diren arte bere janariaren atzetik. Animalia hauek 100 km/h-ko abiaduran egin dezkete korri. Gazelak eta zebrak ehizatzen dituzte gehien bat.
Felino hauek animalia bakartiak dira, baina denbora labur batean beraien anai-arrebekin bizi dira geroago emeak joan egiten dira bere ama bezela bizitzera joaten dira arrak, berriz, beraien artean taldetxoak osatzen dituzte beti ere nagusi bat izanik eta gainerakoak nagusi horren menpe.
Informazioa wikipedia.org-etik aterata.
Nire ustez… izugarria da animalia hauek harrapatu dezaketen abiadura izan ere 100km/h-ko asko da, gainera zuhaitzetan igotzea ez da erreza, izugarriak benetan felino hauek!

HORTZ SABLE-DUNA

Basatiak, animali haragijaleak, animali belarjaleak, antzinakoak, ugaztunak, desagertutakoak, ertainak, bibiparoa

Termino hau askotan erabiltzen da hortz handiak zituzten animalia ugaztunetan, hain zuzen ere, Zenozoika aroan bizi izan ziren kanino ezberdinetan. Hortz hauek dudrik gabe eboluzioaren ondorio da hontan lau familia sartzen dira.
-Makairodonteak felinoen azpifamilia bat, hontan Smilodon sartzen da.
-Ninrabidoak felinoen antzekoa den familia bat.
- Eta azkenik pare bat kreodontoen familian. (kreodontoak ez dira benetazko haragijaleak bezela onartzen)
-Borienidoak desagertutako martsupialen familia bat.

Sable hortz-dunak ziren ugaztun guztiak duela 9000-33700000urte bizi izan ziren, ordea, eboluzio honen hasiera askoz ere lehenago hasi zen.
Ugaztun hauek halako hortz erraldoiak zituzten ehizatzeko, ze moduan erabiltzen zuten ehiztzeko 1180 hamarkadatik hitz egitekoa izan da.
Teoria gehienek diotenez hortz hauek harrapakina alderik alde zeharkatzeko erabiltzen zituzten.
Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en.
Hauek bai harritzeko animaliak letagin horiekin kontuz ibili beharko zen gero beraiekin! Ez al duzue uste?

ZALDIA

Basatiak, etxabereak, animali belarjaleak, antzinakoak, handiak, txikiak, ertainak, bibiparoa

Zaldia ugaztuna da. Animalia hau domestikatzeak garrantzi handia izan du ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile gisa erabili da nahiz eta haragi iturri bezela erabili izana. Euskal herriko berezko zaldi ttikia pottoka da. Zaldiaren domestikaziaren lehen aztarnak Asiatik datoz k.a. 4000.urtetik hain zuzen ere. Halere zaldi basatiak egon dira eta domestikatuekin bizi izan ohi dira askotan, hau ez da askotan gertatzen animalia etxabereekin.
Animalia hauek orain dela 50 miloi urte sorturikoak dira eta noski hainbeste urteetan eboluzionatu egin da gaur egungo zaldira irtsi arte.
Hau da jasan duen eboluzioa.
Informazio guztia wikipedia.org-tik aterata
Nire ustez ugaztun hauek oso politak dira eta bizi-biziak jende askori beraiekin egotea asko gustatzen zaie baina, nik ezin naiz beraiekin asko egon beraien ileari alergia baitiot. Halere asko gustatzen zaizkit.

IBIS EREMITA

Basatiak, arriskuan dauden animaliak, animali bitxiak, animali haragijaleak, obiparoa, insektujaleak, ertainak

Ibis eremita koloniako hegazti bat da. Hegazti hau galtzeko arriskuan dago eta bakarrik Marokon eta Siriako leku batzuetan aurkitu daiteke. Intsektuak, sugeak, barraskiloak… jaten ditu baina, itxian hazten badira gehien bat txekor haragia.
Informazioa wikipedia.org-etik aterata.

TILAZINOA

Basatiak, animali haragijaleak, antzinakoak, ugaztunak, desagertutakoak, ertainak, bibiparoa

Hauek tilazinoak dira.

  

 

Tilazinoa haragijale martsupial bat izan zen, bere tamaina ertaina da. Bere jatorria Australia da, hemen Tasmaniako otsoa, otso martsupiala edo ta Tasmaniako tigrea bezala ezagutzen da. Animali honek, gaur egongo haragijale askok egiten duten bezala bere harrapakinare arrapatzeko lasterka ibiltzen zen. Animali honek bere hankak meheak zituen, baina ez oso luzeak eta buztana ere mehea zen. Espezie hau desagertu egin zen zoologikoetan ondo behatu baino lehen, ondorioz, ez da oso ondo ezagutzen bere ehizatzeko modua. Baina ez da ezer ez gertatzen animali honi buruz oraindik gauza gehiago jakin baitdaitezke zientifiko batzuei esker animali hau klonatzeko posibilitatea dago. Nola eta non aurkitu tilazino baten ADN-a? Gai honi buruz gehiago jakin nahi duzue? Ezta? Ba hori ez da arazoa informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.

     

 

AZERIA

Basatiak, animali haragijaleak, animali belarjaleak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa

Azeriak kanidoen familiako ugaztun batzuk dira, txakurrak bezala. Ezagunena azeri gorria da baina, gehienetan azeria besterik gabe deitzen zaio. Azeriak ehizan bakarrik ibiltzen dira baina, badira batzuk ugaltze garaian besteen lur eremutan sartzen direnak. Azeri gorriaren azala gorrixka da. Baina bere beheko zatia berriz zuria da. Beraien hankak sendoak dira ibilbide luzeak egiteko. Azeri gorriak gehien bat gauez ibiltzen dira ehizan. Jendearentzako azeria betidanik arrisku bat izanda oiloak… jaten dituelako,horregatik, asko ehizatzen dute. Baina, aitzaki horrek ez du balio azeriak arratoiak etab jaten dituelako eta horrek plagak geldiarazten ditu. Azeri gorriaz aparte badira beste mota batzuk, azeri aktiarra eta basamortukoa esate baterako. Hirietan ere bizi dira, horrelako kasuetan zaborretan bizi dira. Haragijaleak izateaz gain, fruituak ere jaten dituzte.

Hau azeri gorria da.

Hau arktiarra.    Hau basamortuko azeria da.

 

Informazio gehiagorako klikatu hemen 

                                                                                                    

GORILA

Basatiak, arriskuan dauden animaliak, animali belarjaleak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa

Gorilak animali belarjaleak dira, Afrikako erdialdean aurkitzen dira. Animali hauek lau hankatan ibiltzen dira eta bere aurreko gorputz adarrak atzekoak baino handiagoak dira eta aurrekoak besoaen antzekoak dira, baina lurrean finkatzeko eta ibiltzeko erebiltzen dituzte. Arrak 1,65m-2m inguru neurtzen dute eta 170kg-250kg inguru pisatu emeak pisu horren erdia pisatzen dute.

Gorila arriskuan dagoen animali bat da urteetan ehiztari furtiboak berain antzean ibili direlako beraiek ehizatzeko asmoz. Copito de nieve horain arte jaio den gorila zuri bakarra da 1965an jaio eta Bartzelonan hil zen 2003an.

 Informazio gehiagorako klikatu hemen