Ez da denbora asko Europa otsoz josita zegoela. Duela ehun urte ia edozein basotan aurkitu zitekeen, gauez uluka eta egunez ezkutaturik ibiltzen ziren. Gizakiak errespetua eta miresmena sentitu du betidanik otsoarekiko, baina noski jan ere egin behar da eta otsoak abereak hiltzen ditu elikatzeko. Urte askotan ohikoa izan da otsoa arrapatzen zuenari saria ematea, sariaz gain ere ospe handia eskuratzen zuen, pizti beldurgarria zen eta beraz jendearen ustez hil egin behar zen eta hil egiten zituzten.1970ko hamarkadan jendea otsoa basten hasi ziren eta gaur egun 2000 ale baino gehiago daude penintsulan.
Otsoa ugaztun haragijale bat da, hau da, haragiaz elikatzen da. Hauek 1m eta 2mren artean neurtzen dute eta bere kolorea zuritik beltzera da, tartean urre kolorea, marroia eta gorrixka daudela. Pizti hauen letaginak 6cm neurtzera irits daitezke.
Otso grisa lurreko animalietatik zaharrenetarikoa da, 100.000 urte baino gehiago baitaramatza gure planetan bizitzen. Lehen Ipar Hemisferioan bizi zen gehienbat., eta gizakia kenduta ugaztunik zabalduena izan zen, historia osoan zehar. Gainera, otsoak ia lurreko leku guztietan bizi dira, euri tropikaleko basoetan eta basamortuetan izan ezik. Otsoetatik zakurrak etxe aberetu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez. Gaur egun 15 azpi-espezie daude txakurrak kenduta.
Otsoaren bizitza 6 urtetik 12 urteetara hel daiteke, bere taldearena den lur eremu batean, eremu honek normalean 150kmtik 300kmra neurtzen du. Honek bere lurraldea dela adierazteko usain bat uzten du oinetan dituen guruin batzuei eske eta txizari esker.
Animalia hauek oso adiskidetsuak dira. 6tik 12 aleetara osatutako taldeetan bizi dira. Saldo bakoitzak ar eta eme nagusia du, arrak arrei aginduak ematen dizkio eta emeak emeei. Beraiek bakarrik izaten dituzte kumeak gehienetan. 3 bat aste erditu baino lehen, emeak tunel bat azterkatzen du, aterpe bat eginez. Han gelditzen da kumeekin 8-10 aste betetzen dituzten arte, emeak kontu handiz ibili beharko du lekua aukeratzeko garaian, kontuan izanik lekua ehizatzeko egokia eta defendatzeko egoki izan beharko dela, gainera, iturri bat gertu egon beharko da. Otsotxoak esnea bakarrik hilabete batez hartuko dute eta gero taldeko otsoek murtxikatutako janaria jango dute.
Otso kumeak oraindik txikiak direnean taldeko otso nagusiek hauek zaintzen dituzte, amak ura edatera, ariketa pixka egitera edo eta bere beharrak egitera joaten denean.
Animalia hauek beraien artean komunikatzeko modu asko dituzte. Ulu eginez, marmar eginez, zaunka eginez… Isatsa beldurra, indarra…emateko erabiltzen dute.
EURASIA ETA OZEANIAKO OTSOAK
• Europako otsoa, otsorik tipikoena, ertaina da eta bere kolorea gris iluna. Europa eta Errusian bizi da, lehen bizi zen leku askotan desagertu den arren.
• Italiar otsoa, galtzeko arriskuan dago gaur egun Apeninoetan bizi da.
• Otso austriar-hungaroa, erdialdeko Europan bizi da eta gaur egun nahiko urria da.
• Errusiar otsoa, Europako otsoetatik ugariena, Ozeano Bareaino hedatzen baita.
• Iberiar otsoa, Iberiar penintsula osoan aurkitzen da, galtzeko arriskuan egon zen 70 hamarkadan, baina zorionez naturazale batzuei esker salbatu zen. Gaur egun, hedapenaren erdian dagoen animalia bat da. Europako beste otsoak baino txikiagoa da bere kolorea gris-pardoa, mantxa beltzekin da.
- Lebanteko otsoa, iberiar otsoak baino txikiagoak eta ile motza eta gorrixkakoak ziren. 20.mendearen hasieratik ez dago beraiei buruzko informaziorik.
•Asiako tundrako otsoa, tamaina handiko eta ile luzeko otsoa, Eurasiako tundra hotzetan bizi da.
• Estepako otsoa, otso txikiak baina indartsuak ile gris motzakoak, estepa eta basamortuko bizitzara moldatuak.
• Tibetar otsoa, tamainaz ertainetik handira. Ilelatza eta arre koloretik grisera eta beltza. Txinako, Mongoliako eta Mantxuriako baso hotzetan bizi da.
• Arabiar otsoa, otso txikia eta argala, belarria beste otsoenak baino luzeagoak ilea, aldiz, motzagoa, gainera, grisetik horira den kolorea eta bizkarraldean ilunagoa. Talde txikitan bizi da.
• Indiar otsoa, arabiar otsoaren antzekoa, lehengoa bezala ile motzakoa eta belarri handikoa, hala ere, kolorea ilunagoa da eta tamainaz, ere, handigoa.
• Hokkaidoko otsoa Japoniako Hokkaido irlan bizi den otsoa, halere, Sajalin irlan ere baliteke animalia hau bizitzea. Gaur egun, desagertuta dagoela uste da.
Informazio guztia zientzia.net-etik eta wikipedia.org-etik aterata.