ITSAS LEHOIA

Basatiak, animali haragijaleak, handiak, ugaztunak, bibiparoa, uretan bizi direnak, barne ernalketa, birika arnasketa

Izurdeekin batera Itsas lehoia eta artzak dira itsas ugaztun ezagunenak. Animalia hauek Ozeano Barean, Atlantikoan Indiar Ozeoanoan dauden kostatan bizi dira.

Lurrean ondo moldatzen diren arren, itsasoan trebezia handigoa dute eta han ematen dute egunaren zatirik luzena, elikatzeko oso beharrezko baitute itsasoa.

Bakarka ehizatzen dute, baina oso arrain talde handiak daudenean elkarri laguntzen diote, arrain asko arrapatzeko. Olagarroak, kalamarrak eta arrain batzuk, bereziki jaten dute gehien bat.

Kumea etaama usaiaz eta karrasiez baliatzen dira elkar ezagutzeko, amak milaka karrasien artean gai dira beraien kumearena aurkitzeko.

Informazioa wikipedia.org-etik aterata.

LEHOIA

Basatiak, animali haragijaleak, ugaztunak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Lehoia ugaztun haragijale bat da Felidae famliakoa. Arrek kalpar bat du eta 250 kg-ko pisua izatera irits daitezke eta emeek, berriz, 180 kg.

Emeek talde bat sortzen dute familiarki lotuta ez dauden ar batekin. Emeek ahizatu egiten dute eta arrek lurralde babestu kumeak heldu izatera iristen direnean familiatik kanporatzen dituzte.

Emeek 18tik 26 hilabetera izaten dituzte umeak. Zoologikoan daudenean, berriz, urtean behin izaten dute kumealdia eta 110 egun irauten dituzte ahurdun. Basatiak direnean arrek 12 urte irauten dituzte bizirik emeek, aldiz, 16. Baina zoologikoetan bizi direnean 30 urte.

Informazioa wikipedia.org-etik aterata

OREINA

Basatiak, animali belarjaleak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Oreina ugaztun hausnarkari bat da, cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenekoa. Adarrak ditu eta Artiodaktaleetatik handienetakoa da, gainera, 100-200 kiloko pisua edukitzera irits daiteke.

Munduko ia edozein lekuetan bizi daiteke Australian eta Antartikan izan ezik.

AMERIKAN

Ipar Amerikan, talderik handienak Kanadan, Mendi Harritsuetan, Kostaldeko mendietan, Alberta eta Britaniar Kolunbia artean.

Han ere, beste bost espezie daude: Karibua, altzea, orein kanadarra, Virginiako oreina eta orein mandoa.

Hego Amerikan, berriz, Patagonia hegoaldean topa dezakegu huelmu-a, bertako espezia.

ASIAN

Asian, batik bat, Ipar Korean, Mantxurian eta Ussurin bizi dira.

AFRIKAN

Ipar Afrikan, Marokon, Algeriako Atlas mendietan eta Tunisian.

EUROPAN ETA EUSKAL HERRIAN

Europan, orein gorria da ohikoena.

Euskal Herrian, gehienak Gorbeia aldeanbizi dira, Araba eta Bizkaia artean, eta Nafarroako mendietan bizi dira, batez ere, Iratiko ohianaren inguruan.

Wikipedia.org-etik ateratako informazioa.

HAPLORRHINI

Basatiak, txikiak, ugaztunak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Hplorrhiniak edo sudur lehorreko primateak, tximino talde bat da, izen hau jasotzen dute sudurrean mintzarik ez dutelako.

Talde honek tartesioak eta simioak barne hartzen ditu. Strepsirhinirekin konparatuta tamainaz handigoak dira, garuna ere handigoa da. Ikusmena garatuagoa dute, koloreak ezberdindu eta egunez bizi ahal direlarik. Umetokiak bi kamara ditu, eta gehienetan kume bat izaten dute aldiro.

Strepsirrhinitik banaketa orain dela 63 miloi urte gertatu zela uste da. SImmiformeak geroago banatu ziren eta Afrikan banatu zirela uste, bada ere, Pakistanen hainbat fosil aurkitu dira.

Gehiago jakiteko sartu wikipedia.org-en.

STREPSIRRHINI

Basatiak, bibiparoa, barne ernalketa, txisteak

Strepsirrhiniak primateen subordenetako bat da. Honen ezaugarri nagusia bere sudur hezea da. Madagaskarren aurkitzen da eta Hego Ekialdeko Asian. Haplorrhinoak baino zaharragoak dira.

Ugaztun honen sudurra ahoarekin lotzen da. Ia denak animalia gautarrak dira. Ugalketa arealdian daudenean gertatzen da Umetokiak “Y” itxura du eta ugatz guruin asko.

Haplorhiniekin batera prosimioen talde bat osatzen dute parafiletikoak, hain zuzen ere.

Informazioa wikipedia.org-etik aterata

KRISKITIN SUGEA

Basatiak, animali haragijaleak, handiak, obiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Kriskitin sugeak oso pozoitsuak dira. Suge hauek bereizgarria den ezaugarri bat dute, begi bakoitzaren aurrean beroari sensitiboa den sakonune bat dute, honek, odol beroa duten animaliak aurkitzeko ahalmena ematen dio, bai gauez, bai egunez.
Badaude 30 espezi inguru eta beste hainbat azpiespezie. Izena jarri zaie meatxatuta daudenean isatsean duten kaskabiloa mugitzen dutelako. Sortzen den soinuarekin gertu dauden animaliak arriskua dagoelaz ohartarazten dira.
Karraskariak eta beste zenbait animalia txiki ehizatzen dituzte elikatzeko. Harrapakina harrapatzeko bere letagin pozoitsuez baliantzen dira. Pozoiak oso azkar zorabiatu eta akatzen du ehizakia. Batzuetan, animalia handigoak direnean, agudo hiltzen ez direnez bere atzetik ibiliko dira heldu arte.
Informazio wikipedia.org-etik aterata.

TUKANA

Basatiak, animali bitxiak, animali haragijaleak, animali belarjaleak, txikiak, obiparoa, intsektuak, hegaztiak, hegan egin dezaketenak, barne ernalketa, birika arnasketa

Tukanak hegazti tropikalak dira, Hego Amerikakoak hain zuzen ere. Bere moko luzea eta koloretsuarengatik dira ezagunak. Nahiz eta, jendeak aurkakoa pentsatu bere mokoa ez da batere astuna, oso arina baizik. Familia honek sei genero eta 40 espezie hartzen ditu bere barnean. Animalia hauek 18 eta 63 cm artean neurtzen duten handienak, Toko tukana hartzen du izena. Fruituak, intsektuak eta beste harrapakin batzuen arrautzak jaten ditu. 2 arrautzetatik 4 arrautzetara jartzen dituzte beraien kabian. Beraien moko sendoa erabiltzen dute matxarda gisa. Ez dira hegazti migratzaileak bikoteka edo talde txikitan bizi dira, talde hauek tupi izena jasotzen dute.
Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en.

BEHIA ETA ZEZENA

animali belarjaleak, antzinakoak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa, zirkulazio bikoitza, mendian bizi direnak

Behia Bos taurus espezieko emea da, zezena, aldiz, arra. Uste da abere hauk antzinako uroa dela baina eboluzionatuta. Animali hauek domestikatu dira gehien bat beraien okelarengatik eta esnearengatik. Halere leku batzuetan oraindik kargak tiratzeko erabiltzen dituzte. Hausnarkariak dira. 1250 miloi behi mota daude, eta hauetatik 250 miloi zebuak dira. Gainera leku batzuetan sakratuak dira Indian, esaterako.
Animalia hauei buruzko informazio gehiago nahi baduzue sartu eu.wikipedia.org-en, eu.wikipedia.org-en edo eta es.wikipedia.org-en
Argazkietako batean ikusi daitekenez zezen plazak ere badaude eta hemen animalia hauek hiltzen dituzte jendea dibertitzeko bakarrik, horregatik, esan nahi dizuet gauza hoien aurka egiteko azken batean animaliak hiltzen eta bioaniztasuna gutxitzen besterik ez gaude. Ginera, hor daudenak uneoro bizia harrieskatzen ari dira tontakeria batengatik, beraz, egin dibertsio mota hauen aurka.