OREINA

Basatiak, animali belarjaleak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Oreina ugaztun hausnarkari bat da, cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenekoa. Adarrak ditu eta Artiodaktaleetatik handienetakoa da, gainera, 100-200 kiloko pisua edukitzera irits daiteke.

Munduko ia edozein lekuetan bizi daiteke Australian eta Antartikan izan ezik.

AMERIKAN

Ipar Amerikan, talderik handienak Kanadan, Mendi Harritsuetan, Kostaldeko mendietan, Alberta eta Britaniar Kolunbia artean.

Han ere, beste bost espezie daude: Karibua, altzea, orein kanadarra, Virginiako oreina eta orein mandoa.

Hego Amerikan, berriz, Patagonia hegoaldean topa dezakegu huelmu-a, bertako espezia.

ASIAN

Asian, batik bat, Ipar Korean, Mantxurian eta Ussurin bizi dira.

AFRIKAN

Ipar Afrikan, Marokon, Algeriako Atlas mendietan eta Tunisian.

EUROPAN ETA EUSKAL HERRIAN

Europan, orein gorria da ohikoena.

Euskal Herrian, gehienak Gorbeia aldeanbizi dira, Araba eta Bizkaia artean, eta Nafarroako mendietan bizi dira, batez ere, Iratiko ohianaren inguruan.

Wikipedia.org-etik ateratako informazioa.

TUKANA

Basatiak, animali bitxiak, animali haragijaleak, animali belarjaleak, txikiak, obiparoa, intsektuak, hegaztiak, hegan egin dezaketenak, barne ernalketa, birika arnasketa

Tukanak hegazti tropikalak dira, Hego Amerikakoak hain zuzen ere. Bere moko luzea eta koloretsuarengatik dira ezagunak. Nahiz eta, jendeak aurkakoa pentsatu bere mokoa ez da batere astuna, oso arina baizik. Familia honek sei genero eta 40 espezie hartzen ditu bere barnean. Animalia hauek 18 eta 63 cm artean neurtzen duten handienak, Toko tukana hartzen du izena. Fruituak, intsektuak eta beste harrapakin batzuen arrautzak jaten ditu. 2 arrautzetatik 4 arrautzetara jartzen dituzte beraien kabian. Beraien moko sendoa erabiltzen dute matxarda gisa. Ez dira hegazti migratzaileak bikoteka edo talde txikitan bizi dira, talde hauek tupi izena jasotzen dute.
Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en.

BEHIA ETA ZEZENA

animali belarjaleak, antzinakoak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa, zirkulazio bikoitza, mendian bizi direnak

Behia Bos taurus espezieko emea da, zezena, aldiz, arra. Uste da abere hauk antzinako uroa dela baina eboluzionatuta. Animali hauek domestikatu dira gehien bat beraien okelarengatik eta esnearengatik. Halere leku batzuetan oraindik kargak tiratzeko erabiltzen dituzte. Hausnarkariak dira. 1250 miloi behi mota daude, eta hauetatik 250 miloi zebuak dira. Gainera leku batzuetan sakratuak dira Indian, esaterako.
Animalia hauei buruzko informazio gehiago nahi baduzue sartu eu.wikipedia.org-en, eu.wikipedia.org-en edo eta es.wikipedia.org-en
Argazkietako batean ikusi daitekenez zezen plazak ere badaude eta hemen animalia hauek hiltzen dituzte jendea dibertitzeko bakarrik, horregatik, esan nahi dizuet gauza hoien aurka egiteko azken batean animaliak hiltzen eta bioaniztasuna gutxitzen besterik ez gaude. Ginera, hor daudenak uneoro bizia harrieskatzen ari dira tontakeria batengatik, beraz, egin dibertsio mota hauen aurka.

AHUNTZA

Basatiak, etxabereak, animali belarjaleak, antzinakoak, txikiak, ugaztunak, bibiparoa

Ahuntza etxaberea ugaztun belarjale hausnarkari bat da. Ahuntza aspalditik etxaberatutako animalia bat K.a. Vlll. milurtetik etxaberatutako animalia baita, batez ere bere haragiarengatik eta esnearengatik.
Tamainaz txikia da, adar oker batzuk ditu, oso azkarra da. Saltzen eta eskalatzen oso trebea da. Mundu guztian zehar aurkitu daiteke, batez ere leku menditxuetan.
Oraindik ere bizi dira ahuntza basatiak, baina gehienak etxaberatuak izan dira.
Arrak aker izena jasotzen du, eta kumeak antxume.
Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en.

HORTZ SABLE-DUNA

Basatiak, animali haragijaleak, animali belarjaleak, antzinakoak, ugaztunak, desagertutakoak, ertainak, bibiparoa

Termino hau askotan erabiltzen da hortz handiak zituzten animalia ugaztunetan, hain zuzen ere, Zenozoika aroan bizi izan ziren kanino ezberdinetan. Hortz hauek dudrik gabe eboluzioaren ondorio da hontan lau familia sartzen dira.
-Makairodonteak felinoen azpifamilia bat, hontan Smilodon sartzen da.
-Ninrabidoak felinoen antzekoa den familia bat.
- Eta azkenik pare bat kreodontoen familian. (kreodontoak ez dira benetazko haragijaleak bezela onartzen)
-Borienidoak desagertutako martsupialen familia bat.

Sable hortz-dunak ziren ugaztun guztiak duela 9000-33700000urte bizi izan ziren, ordea, eboluzio honen hasiera askoz ere lehenago hasi zen.
Ugaztun hauek halako hortz erraldoiak zituzten ehizatzeko, ze moduan erabiltzen zuten ehiztzeko 1180 hamarkadatik hitz egitekoa izan da.
Teoria gehienek diotenez hortz hauek harrapakina alderik alde zeharkatzeko erabiltzen zituzten.
Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en.
Hauek bai harritzeko animaliak letagin horiekin kontuz ibili beharko zen gero beraiekin! Ez al duzue uste?

ZALDIA

Basatiak, etxabereak, animali belarjaleak, antzinakoak, handiak, txikiak, ertainak, bibiparoa

Zaldia ugaztuna da. Animalia hau domestikatzeak garrantzi handia izan du ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile gisa erabili da nahiz eta haragi iturri bezela erabili izana. Euskal herriko berezko zaldi ttikia pottoka da. Zaldiaren domestikaziaren lehen aztarnak Asiatik datoz k.a. 4000.urtetik hain zuzen ere. Halere zaldi basatiak egon dira eta domestikatuekin bizi izan ohi dira askotan, hau ez da askotan gertatzen animalia etxabereekin.
Animalia hauek orain dela 50 miloi urte sorturikoak dira eta noski hainbeste urteetan eboluzionatu egin da gaur egungo zaldira irtsi arte.
Hau da jasan duen eboluzioa.
Informazio guztia wikipedia.org-tik aterata
Nire ustez ugaztun hauek oso politak dira eta bizi-biziak jende askori beraiekin egotea asko gustatzen zaie baina, nik ezin naiz beraiekin asko egon beraien ileari alergia baitiot. Halere asko gustatzen zaizkit.

AZERIA

Basatiak, animali haragijaleak, animali belarjaleak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa

Azeriak kanidoen familiako ugaztun batzuk dira, txakurrak bezala. Ezagunena azeri gorria da baina, gehienetan azeria besterik gabe deitzen zaio. Azeriak ehizan bakarrik ibiltzen dira baina, badira batzuk ugaltze garaian besteen lur eremutan sartzen direnak. Azeri gorriaren azala gorrixka da. Baina bere beheko zatia berriz zuria da. Beraien hankak sendoak dira ibilbide luzeak egiteko. Azeri gorriak gehien bat gauez ibiltzen dira ehizan. Jendearentzako azeria betidanik arrisku bat izanda oiloak… jaten dituelako,horregatik, asko ehizatzen dute. Baina, aitzaki horrek ez du balio azeriak arratoiak etab jaten dituelako eta horrek plagak geldiarazten ditu. Azeri gorriaz aparte badira beste mota batzuk, azeri aktiarra eta basamortukoa esate baterako. Hirietan ere bizi dira, horrelako kasuetan zaborretan bizi dira. Haragijaleak izateaz gain, fruituak ere jaten dituzte.

Hau azeri gorria da.

Hau arktiarra.    Hau basamortuko azeria da.

 

Informazio gehiagorako klikatu hemen 

                                                                                                    

GORILA

Basatiak, arriskuan dauden animaliak, animali belarjaleak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa

Gorilak animali belarjaleak dira, Afrikako erdialdean aurkitzen dira. Animali hauek lau hankatan ibiltzen dira eta bere aurreko gorputz adarrak atzekoak baino handiagoak dira eta aurrekoak besoaen antzekoak dira, baina lurrean finkatzeko eta ibiltzeko erebiltzen dituzte. Arrak 1,65m-2m inguru neurtzen dute eta 170kg-250kg inguru pisatu emeak pisu horren erdia pisatzen dute.

Gorila arriskuan dagoen animali bat da urteetan ehiztari furtiboak berain antzean ibili direlako beraiek ehizatzeko asmoz. Copito de nieve horain arte jaio den gorila zuri bakarra da 1965an jaio eta Bartzelonan hil zen 2003an.

 Informazio gehiagorako klikatu hemen

ANIMALI EZBERDINEN ARGAZKIAK ETA ANIMALIEI BURUZKO INFORMAZIO LABUR BAT

Basatiak, arriskuan dauden animaliak, etxabereak, animali bitxiak, animali haragijaleak, animali orojaleak, animali belarjaleak, antzinakoak, handiak, txikiak, narrastiak, ugaztunak, arrainak, anfibioak, obiparoa, insektujaleak, ertainak, bibiparoa, argazkiak

Animaliak izaki bizidun talde haundi bat dira. Hauetako asko eta asko arriskuan daude lurrean oso urri daudelako bere espezieko animaliak, animalien eskubidea herrialde batzuetan harturiko neurriak dira eta lege hau bortsatzen duenari zigor bat ezartzen zaio. Espezie mota asko daude. iNFORMAZIO GEHIAGO IKUSI NAHI BADUZUE KLIKATU HEMEN

Diversos tipos de animales ARGAZKI GEHIAGO IKUSI NAHI BADITUZUE KLIKATU HEMEN

GRANODUN BASURDEA

Basatiak, animali belarjaleak, ugaztunak, ertainak

Afrikako ugaztun bat da, izena aurpegian dituen granoengatik ematen zaio. Basurde honek aurpegi haundia du grano askokin. Mutur luzea du, bi letaginekin, letagin horiek defenditzeko eta lurra zulatzeko erabiltzen ditu. Animali honen gorputza handia da, hankak, berriz motzak,halere, korrikalari ona da. Gurutzeko tamaina 75cm aldetik dago eta 50-100kg pisatzen ditu gutxigorabehera . Lurrean zuloak egiten dituzte eta horko tuberkuloak, sustraiak bulboak etab. Arrak emeak ernaltzeagatik borroka arriskutsutan ibiltzen dira. 175 egunez egoten da ahurdun emea eta 4 basurde txiki jaiotzen dira hauek ez dira amaren ondotik joaten beste lau kume eduki arte. Txerri guztiak bezalaxe lokatza erabiltzen dute errefreskatzeko, emeak beraien kumeekin bizi dira eta arrak bakarrik.

  


FacóqueroInformazio gehiagorako klikatu hemen