- uztaila
- 17
- 2007
EULIAK HARRAPATZEN, DIRUAREN TRUK
albisteak, albiste bitxiak
Txinan, euliekin sekulako arazo bat dago. Beroa dela eta, Xigong herri barrutian euli pila daude, eta Udalari sekulako ideia xelebrea bururatu zaio. Dirua ematea harrapatutako euli bakoitzeko.
0,5 yuan (zazpi dolar zentabo) ematen dizkiete herritarrei akatutako euli bakoitzeko. Hauek, udalera joan behar dute hildako euli euliekin, han banan banan zenbatzen dituzte, hori dela eta, azkenaldi honenetan udalean ilara luzeak ari dira egiten. Eta euli bakoitzarengatik zazpi dolar zentabo ematen dituztenez intsektu mordoska bat behar da dolar bat egiteko.
Burutapenak sekulako arrakasta izan du eta indarrean jarri zenetik ehiztari asko daudela Xigongen esan daiteke.
Halere, kexak ere badaude, batzuek diotenez, jendea orain nahita ari dira kalea zikintzen euliak ugaltzeko eta horrela diru gehiago lortzeko.
Bitxiblogetik ateratako informazioa.


Arrantzaleek hondartzeetara hurbiltzen diren medusa guztiak arrapatuko dituzte, gainera, flotatzen dauden hondakinak medusak jasotzen dituzten 12 itsasontzi-pelikanoei lagunduko diete.
Parke honetan zenbait ahate ito dira ez daudelako arrapalak beraiek igotzeko. Urmael honek ez duelako nahiko ur atak behartzen ditu esfuertzu bat egitera igotzeko, ez dute lortzen eta, orduan, ito egiten dira. Atak Madriletik eraman zituzten gripe aviarrengatik, beraz, hauek ata migratzaileak dira. Ondorioz, jendeak makilkadaz hil zituztela pentsatzen zen, baina ez geroago frogatu ahal izan zuten itota hil zirela.
Dortoka mota hauek ornogabeetatik meduseetara jaten dute. Beraz, mediterraneo itsasoan espezie honetako bi ale askatu dituzte bertako medusak akatzeko, ornogabe hauen izurri bat baitago beroaren eraginez eta atun eta limoi arrainaren eskasiaz. Baina bi animalia hauek lan asko izango dute ornogabe hauek akatzeko. Dortoka espezie hau mediterraneo itsasoan, asko daude, hala ere, gizakiaren eraginez desagertzen ari dira asko eta asko.