KROKODILOA

Basatiak

Crocodylidae narrastiez osaturiko familia handi bat da eta hemen gehienak krokodilo izenez ezagutzen dira, familia honetan 14 espezie nagusitzen dira. Bizidun horiek erdi lurtarrak erdi urtarrak dira.

Afrikako, Asiako, Australiako eta Amerikako zona tropikaletan bizi dira. Igerilari bikainak dira, normalean ur korronte mantsoetan bizi dira eta bizirik dauden animaliez elikatzen dira gehien bat.

Barne ernalketa dute, obiparoak dira, hau da, arrautzak errute dituzte. Biriken bidez arnasten dute.

Beno badakizue esan dudala berriro hasiko naizela idazten eta halaxe egingo dut, baina momentuz nahiago dut mantso hasi orain azterketatan nagoelako. hala ere ahal dudan bakoitzean zerbait idatziko dut.

Informazioa wikipedia.org-etik aterata

ITSAS LEHOIA

Basatiak, animali haragijaleak, handiak, ugaztunak, bibiparoa, uretan bizi direnak, barne ernalketa, birika arnasketa

Izurdeekin batera Itsas lehoia eta artzak dira itsas ugaztun ezagunenak. Animalia hauek Ozeano Barean, Atlantikoan Indiar Ozeoanoan dauden kostatan bizi dira.

Lurrean ondo moldatzen diren arren, itsasoan trebezia handigoa dute eta han ematen dute egunaren zatirik luzena, elikatzeko oso beharrezko baitute itsasoa.

Bakarka ehizatzen dute, baina oso arrain talde handiak daudenean elkarri laguntzen diote, arrain asko arrapatzeko. Olagarroak, kalamarrak eta arrain batzuk, bereziki jaten dute gehien bat.

Kumea etaama usaiaz eta karrasiez baliatzen dira elkar ezagutzeko, amak milaka karrasien artean gai dira beraien kumearena aurkitzeko.

Informazioa wikipedia.org-etik aterata.

LEHOIA

Basatiak, animali haragijaleak, ugaztunak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Lehoia ugaztun haragijale bat da Felidae famliakoa. Arrek kalpar bat du eta 250 kg-ko pisua izatera irits daitezke eta emeek, berriz, 180 kg.

Emeek talde bat sortzen dute familiarki lotuta ez dauden ar batekin. Emeek ahizatu egiten dute eta arrek lurralde babestu kumeak heldu izatera iristen direnean familiatik kanporatzen dituzte.

Emeek 18tik 26 hilabetera izaten dituzte umeak. Zoologikoan daudenean, berriz, urtean behin izaten dute kumealdia eta 110 egun irauten dituzte ahurdun. Basatiak direnean arrek 12 urte irauten dituzte bizirik emeek, aldiz, 16. Baina zoologikoetan bizi direnean 30 urte.

Informazioa wikipedia.org-etik aterata

EULIA

Basatiak, animali orojaleak, txikiak, obiparoa, intsektuak, hegan egin dezaketenak, birika arnasketa, gaixotasunekin zer ikusia dutenak

Eulia intsektu batzuei ematen zaien izena da 120.000 bat espezie dira. Eulien gorputzak burua, toraxa eta abdomena dauka, baita ere, 2 hego, begiak (hauek argira sentiberak diren ehunka fazetaz osatuak) eta ahoko zatiak zurrupatzeko, zulatzeko eta miazkatzeko prestatuak dauzkate.

Ezin dute koska egin baina batzuek ziztatu eta odola zurrupatu dezakete. Bere bizitzan metamorfosis bat jaten du, arrautzetik larbara, larbatik ninfara eta azkenik ninfatik heldu izatera. Espezie batzuek ziklo hau beste batzuek baino lehenago betetzen dute.

Euliak ia lurreko edozein lekuetan bizi dira, gizakiak eta mikroorganismo batzuek eta gero eltxoekin batera lurreko suntsitzaile nagusietako bat da.

Gaixotasun askon eramaileak dira, aberetan zizareak sortarazten ditu eta gizakien baratzetan kalte asko sortzen dituzte.

Oso kaltegarriak izan arren, gauza batzuentzako oso beharrezkoak dira, polinizaziorako, animalia batzuen janarako eta animalien deskonposaketarako esate baterako.

Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en

OREINA

Basatiak, animali belarjaleak, ugaztunak, ertainak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Oreina ugaztun hausnarkari bat da, cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenekoa. Adarrak ditu eta Artiodaktaleetatik handienetakoa da, gainera, 100-200 kiloko pisua edukitzera irits daiteke.

Munduko ia edozein lekuetan bizi daiteke Australian eta Antartikan izan ezik.

AMERIKAN

Ipar Amerikan, talderik handienak Kanadan, Mendi Harritsuetan, Kostaldeko mendietan, Alberta eta Britaniar Kolunbia artean.

Han ere, beste bost espezie daude: Karibua, altzea, orein kanadarra, Virginiako oreina eta orein mandoa.

Hego Amerikan, berriz, Patagonia hegoaldean topa dezakegu huelmu-a, bertako espezia.

ASIAN

Asian, batik bat, Ipar Korean, Mantxurian eta Ussurin bizi dira.

AFRIKAN

Ipar Afrikan, Marokon, Algeriako Atlas mendietan eta Tunisian.

EUROPAN ETA EUSKAL HERRIAN

Europan, orein gorria da ohikoena.

Euskal Herrian, gehienak Gorbeia aldeanbizi dira, Araba eta Bizkaia artean, eta Nafarroako mendietan bizi dira, batez ere, Iratiko ohianaren inguruan.

Wikipedia.org-etik ateratako informazioa.

HAPLORRHINI

Basatiak, txikiak, ugaztunak, bibiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Hplorrhiniak edo sudur lehorreko primateak, tximino talde bat da, izen hau jasotzen dute sudurrean mintzarik ez dutelako.

Talde honek tartesioak eta simioak barne hartzen ditu. Strepsirhinirekin konparatuta tamainaz handigoak dira, garuna ere handigoa da. Ikusmena garatuagoa dute, koloreak ezberdindu eta egunez bizi ahal direlarik. Umetokiak bi kamara ditu, eta gehienetan kume bat izaten dute aldiro.

Strepsirrhinitik banaketa orain dela 63 miloi urte gertatu zela uste da. SImmiformeak geroago banatu ziren eta Afrikan banatu zirela uste, bada ere, Pakistanen hainbat fosil aurkitu dira.

Gehiago jakiteko sartu wikipedia.org-en.

STREPSIRRHINI

Basatiak, bibiparoa, barne ernalketa, txisteak

Strepsirrhiniak primateen subordenetako bat da. Honen ezaugarri nagusia bere sudur hezea da. Madagaskarren aurkitzen da eta Hego Ekialdeko Asian. Haplorrhinoak baino zaharragoak dira.

Ugaztun honen sudurra ahoarekin lotzen da. Ia denak animalia gautarrak dira. Ugalketa arealdian daudenean gertatzen da Umetokiak “Y” itxura du eta ugatz guruin asko.

Haplorhiniekin batera prosimioen talde bat osatzen dute parafiletikoak, hain zuzen ere.

Informazioa wikipedia.org-etik aterata

“COPITO DE NIEVE”

Basatiak, animalia famatuak, gorilak

Copito de nieve gaur egun arte egon den gorilla zuri bakarra da. Gorilla gorilla espeziekoa zen. Ehiztari batzuk aurkitu zuten eta Jordi Sabater Pi irakasleari saldu zioten. Honek Espainara eraman zuen 1966ean, 1967ko martxoan National Geographic-ko portadan atera zen, honela famatua eginez.

21 seme eduki zituen hauetatik 5 bizirik iraun zuten ar bat eta 4 eme, 7 biloba 3 ar eta 4 eme. 187 kg pisatzera iritsi zen eta 1.63 m neurtzera 2003an hil zen azaleko minbizia baten ondorioz, dirudienez minbizia hau 1996tik zuen. 39 urterekin hil zen hori gizakiaren adinean 80 bat urte izango ziren.
Informazioa wikipedia.org-etik aterata.

KRISKITIN SUGEA

Basatiak, animali haragijaleak, handiak, obiparoa, barne ernalketa, birika arnasketa

Kriskitin sugeak oso pozoitsuak dira. Suge hauek bereizgarria den ezaugarri bat dute, begi bakoitzaren aurrean beroari sensitiboa den sakonune bat dute, honek, odol beroa duten animaliak aurkitzeko ahalmena ematen dio, bai gauez, bai egunez.
Badaude 30 espezi inguru eta beste hainbat azpiespezie. Izena jarri zaie meatxatuta daudenean isatsean duten kaskabiloa mugitzen dutelako. Sortzen den soinuarekin gertu dauden animaliak arriskua dagoelaz ohartarazten dira.
Karraskariak eta beste zenbait animalia txiki ehizatzen dituzte elikatzeko. Harrapakina harrapatzeko bere letagin pozoitsuez baliantzen dira. Pozoiak oso azkar zorabiatu eta akatzen du ehizakia. Batzuetan, animalia handigoak direnean, agudo hiltzen ez direnez bere atzetik ibiliko dira heldu arte.
Informazio wikipedia.org-etik aterata.

TUKANA

Basatiak, animali bitxiak, animali haragijaleak, animali belarjaleak, txikiak, obiparoa, intsektuak, hegaztiak, hegan egin dezaketenak, barne ernalketa, birika arnasketa

Tukanak hegazti tropikalak dira, Hego Amerikakoak hain zuzen ere. Bere moko luzea eta koloretsuarengatik dira ezagunak. Nahiz eta, jendeak aurkakoa pentsatu bere mokoa ez da batere astuna, oso arina baizik. Familia honek sei genero eta 40 espezie hartzen ditu bere barnean. Animalia hauek 18 eta 63 cm artean neurtzen duten handienak, Toko tukana hartzen du izena. Fruituak, intsektuak eta beste harrapakin batzuen arrautzak jaten ditu. 2 arrautzetatik 4 arrautzetara jartzen dituzte beraien kabian. Beraien moko sendoa erabiltzen dute matxarda gisa. Ez dira hegazti migratzaileak bikoteka edo talde txikitan bizi dira, talde hauek tupi izena jasotzen dute.
Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en.