- ekaina
- 28
- 2007
GETXO IKASBLOGAK
irteera inportanteak
Kaixo, gaur Getxora joan naiz Mikelekin, Jokinekin eta Maiterekin. Han aurkezpen bat egin dut beste bi ikasleren ondoan. Blogei buruz gauza inportante asko esan dituzte. Batzuk, ez ditut oso ondo ulertu, hala ere, haria nahiko ondo jarraitu dut, niri hitz egitea tokatu zaidanean pixka bat urduri jarri naiz, baina hitz egiten nindoan heinean urduritasuna pixkanaka-pixkanaka kentzen zitzaidan. Hona hemen nik esandakoa:
Lehenik egin dugun ibilbidearekin hasi naiz.
Lehen Hezkuntzan blog partekatu bat eta multimedia tailerra egiten genituen. D.B.H.1 ean, berriz, informatikako klase bat astean eta honen helburu nagusia Informazioaren kudeaketa eraginkorra lortzea zen, eta hori lortzeko baliabide bezela, Blogsome erabiltzen dugu bloga sortzeko. Sarean informazioa bilatzen ez egoteko, informazio agregatzaile batzuk erabili ditugu.
Hasieran Bloglines erabiltzen genuen, baina Blogsomeko blogekin arazoak edukitzen hasi zenez Google Readerrera pasatu ginen. Bestalde, gogokoak partekatzeko del.icio.us erabiltzen dugu.
Bestelakoak ere erabiltzen ditugu: Menéame, Zabaldu, Digg, Technorati, Google blog search eta egunkari digitalak (Berria eta 20 minutos) esate baterako.
Irakasleak kurtso hasieran konbentzitu gintuen Mozilla Firefox erabiltzeko, haren barruan gehigarri baliagarri asko daudelako: Xuxen, web developer, del.icio.us, euskalbar…
Multimedian Flickr, Youtube eta Odeo.
Gero kurtsoan egin dugunaz hitz egin dut
Lanarekin hasteko bakoitzak, gai bat aukeratu beharra zuen eta bloga sortu. Honen helburua, ez zen goi mailako blog bat egitea testuei dagokionez
Mikelek, irakasleak, esaten zigun informazioaren kudeaketa aurrera joan ahala testuen kalitatea ere aldatzen joango zela eta ia batere ez ohartu gabe hasi ginen puntako informazioa maneiatzen eta idatzietako informazioa aberatsagoa egiten.
Geroago erreferentziak ere sartu genituen eta gai batzuetan iritzia ere eman.
Informatikako kontzeptu batzuk ikasi ditugu (CSS eta XHTML).
Horri eta IKTeroak blogari esker diseinuak aldatu genituen, honela, orain ditugun blogak izatera iritsiz.
Eta bukaeran balorazioarekin bukatu dut
Asko ikasi dugu, gainera, informazioa guk maneiatzen dugu eta ez informazioak gu. Sekula baino gehiago egin dugu lana eta Interneten euskaraz oso informaio gutxi dago eta Euskal Herrian bizi garenok ez badugu sortzen inork ez du sortuko, horregatik, itzulpenak egitea astuna egin zaigu. Arrotzena egin zaiguna kode informatikoa izan da. Bestalde, irakaslearekin eduki dugun giroa oso ona izan da. Bakarkako lana izan arren, asko lagundu diogu elkarri.
Hau dena eta gero etenalditxo bat egin dugu pastak eta kafea edateko, geroago beste hitzaldi batzuk entzun eta azkenean bazkaltzera joan gara.
Bukaeran mahai inguru bat egin eta batzuek galdera batzuk erantzun dituzte, amaitzeko Aníbal de la Torrerekin argazki pare bat egin eta berriro etxera.
Hona hemen hor ikusi ditugun blogen estekak.
· Bitácora de Aníbal de la Torre
· Patxo eta Asier Berriketan
· Isidro Vidal Taller de blogs eta Hitzez
· Adela Fernández, Marimar Pérez, Irene González, Getxoko Berritzeguneak, Bilbo eta Zaratamo Bloggeando
· Pilar Etxabarria Zientziaberri
· Jokin Lacalle IKTeroak
· Berta Martínez maistrikt
· Zibereskola
· Mikel Agirregabiria Mikel agirregabiria
Hona hemen hitzaldiko bideoa:
"
Lorea(e)k zera dio:
Kaixo Carlos:
Atzo Getxon izan nintzen eta zure azalpenak entzun eta gero, ikaratuta gelditu nintzen. Jarraian, zure irakaslearekin hitz egiteko aukera izan nuen, kafe garaian eta berak zure bloga bisitatzera animatu ninduen.
Beldurra baldin banion blogen mundu honi, zure hitzaldia eta zure bloga ikusi eta gero, beldur handiagoa jarri zait. Nire ikasleekin horrelako gauzak egitea ezinezkoa iruditzen zait eta.
Zure irakasleekin hitz egin beharko nuke hori nola lortzen duten ikasteko.
Animo eta, lasai, horrela segituz gero, Nobel Saria ere irabaziko duzu eta.
13 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Administrator(e)k zera dio:
KAIXO:
14 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Lehenik eskerrik asko zure iruzkinarengatik. Eta bigarrengoz, zaude lasai gauzak ez dira hain zailak ondo eta gogokin planteatzen badituzu. Nahi izanez gero dena lortu daiteke.
Maite(e)k zera dio:
Aupa, Karlos! Ze interesgarria atzo esan zenuen guztia eta, batez ere, nola esan zenuen!! Aho bete hortz utzi gintuzun!
Etxean harro izango dituzu denak, ezta? Ikastolan, behintzat, halaxe gaude… Segi lanean eta abixatu hurrengo hitzaldia eman behar duzunean!
Aaaa! Antispama errazagoa jartzea ez legoke gaizki. Atzo gauean etxetik saiatu nintzen iruzkina idazten baina ez nuen lortu!!!
20 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Administrator(e)k zera dio:
Bai halaxe da etxean harro daude eskerrik asko iruzkinrengatik asko saiatu baitzea iruzkina jartzeko
agur
21 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.zabaldu.com(e)k zera dio:
12 urteko ikasle batek 100 irakasleen aurrean blogari buruz hitz egiten
Jakintza Ikastolako 12 urteko ikasle Kubatar batek Getxo Ikasblogan hitzalditxo bat eskaini zuen 100 irakasleen aurrean eta bere blogean aipatzen du han bizitakoa eta kontatutakoa. Azkenean, egia bihurtuko da irakasleok ikasleengandik gauza asko daukag…
21 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.felipe(e)k zera dio:
Sekulako lan polita egiten zabiltzate. Iaz Hik hasiko ikastaroan egon nintzenetik Blogen mundu hau oso interesgarria eta positiboa iruditzen zait.
Ondo ibili.
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Patxo(e)k zera dio:
Carlos,
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Ikaragarria emandako hitzalditxoa. Eredu eta itxaropena guretzat, irakasle kexatiok.
Marcos Cadenato(e)k zera dio:
Zorionak, Carlos! Kafea hartzean eta esan nizun bezala, oso ikaratuta geratu nintzen zuk entzuterakoan. oso erudu ona zara ikasleentzat baina, batez ere, irakasleentzat, behintzat irakasle askorentzat…
4 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Berriro, zorionak!
Blogge@ndo Seminario(e)k zera dio:
Hola Carlos: Te estuvimos escuchando en Getxo ikasblogak y tu presentación nos pareció excelente. Nosotras somos asesoras de Lenguas y siempre andamos buscando rcursos didácticos para el aula. Quisieramos pedirte permiso para utilizar el vídeo de tu exposición como un buen ejemplo de una exposición oral hecha por alumnos. Esperamos tu respuesta y enhorabuena por el blog.
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Carlos(e)k zera dio:
Gracias, a mi me pareceria bien si utilizariais el vídeo, gracias por el comentariol y tambien por la enhorabuena por el blog.
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Magic(e)k zera dio:
Kaixo carlos:
Ez dakit ohartu zaren, baina gaur Garak argitaratzen duen gehigarrian agertzen da zure artikuluaren erreferentzia.
Gehigarri horretan, astero Zabaldu.com-en gehien zabaltzen diren albisteen erreferentzia agertzen da eta, aste honetako albisterik zabalduena zurea izan da.
ZORIONAK!!!
9 days igaro dira mezua idatzi zenetik.