- ekaina
- 05
- 2007
TXISTEAK
txisteakPERIKITOA
Bazen behin amona zahar bat periko bat zuena, honek txoriari honak esan zion: ” Esnea banatzen duen gizona esaten diozu “bai”, egunkaria banatzen duen gizona etortzen bada esaten diozu “bai”
Emakume joan eta minuto gutxira esnea banatzen duen gizona etxera joan eta galdu zion: “esnerik nahi?” aniamlitxoak noski, honekin erantzun zion:”bai”eta gizonak esnea eman zion. Geroago egunkaria banatzen duen gizona joan eta galdetu zion:”egunkaririk nahi?” txoriak “bai” erantzun zuen. Denbora pixkat pasatu eta gero mozkor bat pasatu eta hauxe esan zion: “jipoirik nahi?” perikoak “bai” esan eta orduan sekulako kolpeak jo zizkion mozkorrak txoriari.
Hurrengo egunean amonak ikusia zuen txoriaren egoera eta mintzatu zion: “etortzen diren guztiei ez esan”. Esnea banatzen zuen gizona etorri eta lehengo eguneko galdera egin zionean perikoak “ez” esan zion. Egunkariko gizonari berdina esan zion txoriak “ez”. Orduan, berriz ere mozkorra etorri eta galdetu zion “mina al duzu?” hegaztiak “ez” esan eta mozkorra berriro hasi zen kolpeka.
Pink, punk, platupun…

GAMELUA
Egun batean, atzerritar dirudun bat herrialde batera joan eta han gamelu bat alokatu zuen. Ez zekienez nola gidatu saltzailearengana joan zen ea nola gidatzen zen galdetzera, hori esandakoan saltzaileak komentatu zion gelditzeko “of” esan behar zala eta ibiltzeko “uf”. Horrela izanik bidaiarekin hasi zen… geroago amildegi bat ikusi zuen, orduan, gameluari “of” esan eta animalia gelditu egin zen. Atzerritarra salbatuta zegoelakoan kopeta leortuz “ufffffffffffffff” esan zuen, hori esandakoan gamelua ibiltzen hasi zen eta amildegitik erori ziren: “aaaaaaaaaaaaaaa”.
"