- maiatza
- 19
- 2007
ROTTERDAM-EKO ZOOLOGIKOTIK IHES EGIN ZUEN GORILAK EMAKUME BATI ERASO DIO HARRAPATUA IZAN BAINO LEHEN
albisteak
· Lau pertsona zaurituak izan ziren.
· Hipotesi asko egongo dira animaliaren ihesari buruz.
· Goiz oso bat zoologikotik jendea beldurtzen ibili eta gero harrapatu dute.
11 urteko eta 170kg-ko pisua duen gorila batek beldurra zabaldu zuen bere kaiolatik ateratzean Blijdorpeko zoologikoan (Rotterdam). Animalia honek andre bati eraso zion eta kalte handiak sortarazi zituen kafetegian harrapatua izan baino lehen.
Emakumea medikuek azkar aztertu zuten “Bokitok”hozka egin ziolako. Zorionez zauriak ez ziren larriak izan.
Beste emakume bat ere zauritua izan zen erortzen eta gurpil-aulki batean zihoan gizon bat ere.
Zoo-ko langile bati shock bat eman zion gorila gertutik ikustean.
Primateetan aditua den batek dionez “Bokito” pubertaroan dago, honek arrazoitzen du bere portaera arraroa. Informazioa 20 minutos.com egunkaritik aterata.
Nire ustez primateetan adituak dion bezala hau gorila hau pubertaroan dagoelako gertatu da eta hau, arraro xamar sentituko da, beraz, izan duen jarrera ez da hain arraroa, honek ez baitzuen egin zuena nahita egingo ta.
"