- otsaila
- 27
- 2007
LIGREA ETA TIGOIA
Basatiak, animali bitxiak, animali haragijaleak, handiak, ugaztunak, ertainak, bibiparoaLigrea lehoia eta tigre emea sexua egin ondoren sortzen den animalia da. Bere izaera lehoi batena da, baina, marrekin. Lehoien antzera, ligre arrak ere txima bat izaten dute. Ligreak 3m neurtu daizke ,horrela izanik, bere aita lehoia eta bere ama tigre emea baina handiagoa da. Hori esplikatzea erraza da, haztea eragozten duen gena lehoi emeak eta tigre arrak dauketelako eta ez tigre emea ezta lehoi arra, ligreak ez ditu gen hauek jarausten eta horregatik bere bizi osoan hazten jarraitzen du. Hankak eta buztana, aldiz, motzak dira gorputzarekin konparatuta, hazteari utzi egiten diotelako, horregatik, ligre zahar batzuk ezin dute ibili bere gorputzaren pisua gehiegi delako beraientzat. Ligreak gizakiaren eranginarengatik existitzen dira, tigreen eta lehoien lurraldea ezberdina delako, hala izanik, oso posibilitate gutxi edukiko zituzten elkartzeko. Aintzinan elkarrekin bizi ziren Persian, Chinan eta ziurrenik beringian ere. Gaur egun bakarrik elkarrekin Gir basoan bizi dira (Indian). Ligre arrak antzuak dira, emeak berriz ez. Eta ligre emeak tigre atekin elkartzen badira sexoa egin eta gero tiligre izeneko animali bat jaioko zan, baina, lehoi batekin elkartzen bada berriz letigrea. Tigoia tigre ar batek eta lehoi eme batek sexua egin ondoren ateratzen den animalia da, tigoiak ez dira ligreak bezain handiak. Tigoiak duen izaera tigrena da , baina, marrik gabe. Tigoiak lehoiak eta tigreak baina askoz gutxiago hazten dira, hau gertatzen da haztea eragozten duen gena amaren eta aitaren aldetik datorkiolako. Tigoiak antzuak dira, halere, bada Noelle izeneko tigoi eme bat tigre batekin elkartu zena horrela titigoia sortuz. Tigoia ligrea baino urriagoak dira zirkoetan lan egiteko arrapatzen dituztelako.
hauek tigoiak dira eta atzeko tigoi hori Noelle da.
hau ligre bat da.
"
Izaro(e)k zera dio:
Kaixo Carlos:
1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.Oso animali politak eta bitxiak dira hauek.
Asko gustatzen zait egiten ari zaren lana, jarraitu horrela!!
Janire eta Izaro(e)k zera dio:
Nahiz eta familia berekaok izan ez dute antza handirik ezta?
15 days igaro dira mezua idatzi zenetik.